2015(e)ko irailaren 30(a), asteazkena

Amara Berri-ko hitzaldia


 Aurreko astean Amando, Amara Berriko IKTko arduraduna, etorri zitzaigun hitzaldi bat ematera eta bere hitzak entzun ondoren taldean bildu ginen honiburuz hitz egiteko.






Hasteko, Amara Berriko sistemari buruzko azalpen batzuk eman zizkigun, hobeto ulertzeko klasean duten dinamika. Txokoen bitartez egiten dute lan, eta zikloka daude bereizita ikasleak,esaterako, hirugarren eta laugarren mailako ikasleak elkarrekin daude gelan, honek lan kooperatiboa helburu duelarik. Gainera, ez dute testu libururik erabiltzen, nahiz eta liburutegia informazioa bilatzeko tresna moduan oso erabilgarria egiten zaien. Irakaslearen funtzioa pasiboagoa bihurtzen da eta haurrek lantzen dituzten proiektu guztiek dute zertarako bat. Bestalde, IKTko atalean zentratuta eskolan erabiltzen diren Hedabideen inguruan hitz egin zigun eta hauen ezaugarri batzuk aipatu zizkigun: Lehenik, hedabide hauen helburu nagusiak eskolan egiten diren lanei zentzua ematea eta IKT-en mundua sakontzea direla esan zigun; bigarrenik,egunero dagoela Hedabideen espazioa irekita eta ikaslea guztiek parte hartzen dutela bertan; hirugarrenik, egunero bi ikasle desberdin egoten direla espazio honetan tekniko lanak egiteko eta guztira kurtso osoan zehar ikasle bakoitzak 60 ordu igarotzen dituela bertan esan zigun; eta azkenik, kate moduan egiten dela lana, ikasleek batak besteari azaltzen diolarik tresneriaren funtzionamendua. Honekin jarraituz, Amara Berri eskolan irratia, telebista, egunkaria eta txikiweb-a lantzen zirela aipatu zigun eta egia esan asko harritu gintuen eguneroko albisteak egunkari batean txertatzen zituztela entzuteak. Gainera, irratiari dagokionez, eskolako web orritik entzun daiteke eta baita irratian eskolatik gertu egonez gero. Telebista geletan ikus dezakete,eta haiek egiten dituzte albistegiak  editatu ostean ikusten dituzte. Azkenik, txiweb-ean idatzi egiten dute baina lan hau 3.zikloko ikasleei dagokie. Hitzaldia oso interesgarria iruditu zitzaigun, izan ere, ezagutzen ez genuen sistema bat azaldu ziguten eta honek lagundu zigun praktiketara begira apur bat prestatzeko.


Maialen Ansuategi, Libe Alvarez, Maialen Arrieta, Mirari Arteaga eta Ariane Arrieta

2015(e)ko irailaren 29(a), asteartea

Taldeko PLE-a

Kaixo! Emen daukazue taldean egindako Symbaloo

Symbaloo

IKT-ko Ondorioak



Bakoitzak bere blogean idatzi ditugun testuak aztertu ondoren, ondorio garbi batzuetara iritsi gara.

Lehenik eta behin,  esan dezakegu gure ibilbide akademikoan zehar ez dugula teknologiarekin kontaktu handirik izan,liburuekin ikasi baitugu. Gaur egun ordea, eskola gehienak  IKT-ak gehiago erabiltzen hasi dira, batez ere tablet-ak, ordenagailuak eta arbela digitalak.

 Adibidez, taldekide batek batxilergoko bi urteetan liburuak erabili beharrean ordenagailua erabili zuen lan tresna moduan, drive, prezi,power point, dropbox, Word…bezelako aplikazioak erabiliz.
Denbora libreari dagokionez, aipatu behar dugu, gure garaian, gure lagunekin igaroten genuela arratsalde guztia, parkean zein herriko plazan. Beraz inguruko jendearekin sozializatzen ginen, ez baigenuen mugikorrik ezta aparatu elektronikorik ere. Gaur egungo egoera ikusita ordea, gauza asko aldatu direla hautematen dugu, eta ikusi dugu sozializazioa sare sozialen bidez ematen dela.  Haurrak pantailaren atzean ezkutatuz aurrez aurreko egoerak sahiesten dituzte.

 Bestalde, generoa eta teknologiari dagokionez, “mutilen” eta “nesken” jokuak bereizten dira mundu honetan. Haurrei txikitatik erakusten zaie zein jokutan aritu behar diren, eta norbaitek ez badu hori betetzen gaizki ikusia egoten da edo baztertuta sentí daiteke, izan ere, besteek jarraitzen duten bidea ez duela jarraitzen ikustean zerbait gaizki egiten ari dela iruditzen zaio eta bere ibilbidea erakutsi dioten hortara moldatzen du.




Maialen Ansuategi, Libe Alvarez, Maialen Arrieta, Mirari Arteaga eta Ariane Arrieta

2015(e)ko irailaren 27(a), igandea

Teknologia eta generoa

Kaixo!

Gaurkoan teknologia eta generoa hartuko ditut gai nagusitzat.

Txikitatik, inkonszienteki erakusten digute zer izan behar garen, teknologiak markatzen ditu mutilaren edota neskaren rolak. Teknologiaren eredua mutilei bideratua dagoela nabarmena da jolas hauek kontuan hartzen baditugu, gameboy, play station... Izenak alde batera uzten baditugu ere, telebistan agertzen diren irudiekin oso nabarmena da jokua zeni zuzendua dagoen, askotan mutilak edo neskak agertzen baitira joku horren publizitatea egiten.

 Hori horrela izanik, neskek bide bat hartzen dute eta mutilek bestea teknologien munduan baina, teknologiekin batera, jolasen diskriminazioak oso ugariak dira, hau da, jolas orduetan mutilak futbolean edota esku pelotan ikusten dituzu eta neskak aldiz eserita bearien artean hitz egiten edota sokarekin jolasten.

Gaztaroko influentzi guzti honek, eragina izango du heldutasunean, gizonezkoek kirolari haundiak izateko aukera izango dute edota ingeniero edo enpresario garrantzitsuak. Emakumezkoen kasuan aldiz, nahiz eta kirolari haundia izan, ez da aintzat hartuko mutil bati bezela eta ezingodu kiroletik bizi eta horrela lan bat egitera derrigortua egongo da, hau da, irakasle, zaintzan edota garbiketan. Baina zorionez, ikuspegi hori gutxinaka ezabatzen doa eta gaur egun aurrerapauso haundi batzuk egiten ari dira, emakumea lanaren munduan edota kirolean. Hala ere, lan asko egiteko dago oraindik, influentzi horiek alde batera utzi eta bakoitzak nahi duena egiteko aukera izatea da politena eta gutxinaka bidean doa baina oraindik lan asko falta da egiteko, horregatik influentzian beste modu kritiko batean begiratzea izango da garrantzitsuena.


Hernaniko gustuko lekua


2015(e)ko irailaren 18(a), ostirala

La competencia digital-Jordi Adell





Lehengo klasean gure haurtzaroari buruz idatzi  eta ondoren bideo hau ikusi genuen.

Gustatuko zaizuelakoan, hona emen:









l

Oroitzapenak

Kaixo!

Nire blogari hasiera emateko nire haurtzaroko oroitzapenei eta teknologiari buruz hitz egingo dizuet.

Ariane Arrieta naiz, Hernanikoa ( Gipuzkoa) 18 urte ditut eta duela urte bat hasi nintzen magistaritza iksaten EHU-n.

Hernaniko Langile ikastolan hasi nintzen 2 urterekin, adin horretako oroitzapenik ez dazkat baño pentsatzen dut elkarrekin jolastea eta beste umeekin harremanak egitea zela helburu bakarra. LH-ra iritxi ginenean maila bakoitzean hiru klase izaten ginen eta klase bakoitzean 22 pertsona inguru. Bertan, jolasak egiten genituen, ordu guztiak jolasekin betetzen genituen eta ondorioz ikastolara gogotsu joaten ginen, pentsatzen ea ze jolas egingo dugun gaurkoan. Beste gauza garrantzitsu bat eskolara irribarre batekin joatea eragiten ziguna, lagunekin egoteko ilusioa zen, horrela orduak segunduak izango balira bezela igarotzen ziren. Gogoratzen naiz jolas orduetan bata besteari masajeak ematen egoten ginela edota futbolean jolasten edo marrazten, garai haiek oso ederrak izan ziren, beti oroimenean gordeta edukitzekoak.



LH-n aurrera gindoazela, teknologia oso gutxi erabiltzen genuen, gehiena praktikoa zen, hau da, jolasak eta bestela fitxetan egiten genituen ariketak. Orduan ez genituen ez mugikorrik ezta ordenagailu askorik eta teknologietatik kanpo bizi ginen. Gogoan dut, neguko egun hotz batean, klasean ginela goxo-goxo bapatean gizon bat sartu zela gelara kaxa haundi batekin eta orduan irakasleak ireki eta ordenagailu bat atera zuela, hura bai arridura aurpegia geratu zitzaiguna! Irakasleak ordenagailua piztu eta funtzionamendu basikoa erakutxi zigun, hura poza gurea!

Irakasleak gure erreakzioa ikusita gauza bat pentsatu zuen, zerrendaren ordena jarraituz egun bakoitzean ikasle bat ibiliko zela ordenagailuarekin, berak nahi zuena egiten, inork molestatu gabe eta horrela teknologiarekin harremanetan jartzeko aukera ona izango zela ondorioztatu zuen.

Gaur egun aldiz, horrelakorik ez da ikusten, teknologiak izugarrizko aurrerapena izan du eta horain zoritxarrez, ezin dugu bizi teknologia gabeko mundu batean.