2015(e)ko irailaren 18(a), ostirala

Oroitzapenak

Kaixo!

Nire blogari hasiera emateko nire haurtzaroko oroitzapenei eta teknologiari buruz hitz egingo dizuet.

Ariane Arrieta naiz, Hernanikoa ( Gipuzkoa) 18 urte ditut eta duela urte bat hasi nintzen magistaritza iksaten EHU-n.

Hernaniko Langile ikastolan hasi nintzen 2 urterekin, adin horretako oroitzapenik ez dazkat baƱo pentsatzen dut elkarrekin jolastea eta beste umeekin harremanak egitea zela helburu bakarra. LH-ra iritxi ginenean maila bakoitzean hiru klase izaten ginen eta klase bakoitzean 22 pertsona inguru. Bertan, jolasak egiten genituen, ordu guztiak jolasekin betetzen genituen eta ondorioz ikastolara gogotsu joaten ginen, pentsatzen ea ze jolas egingo dugun gaurkoan. Beste gauza garrantzitsu bat eskolara irribarre batekin joatea eragiten ziguna, lagunekin egoteko ilusioa zen, horrela orduak segunduak izango balira bezela igarotzen ziren. Gogoratzen naiz jolas orduetan bata besteari masajeak ematen egoten ginela edota futbolean jolasten edo marrazten, garai haiek oso ederrak izan ziren, beti oroimenean gordeta edukitzekoak.



LH-n aurrera gindoazela, teknologia oso gutxi erabiltzen genuen, gehiena praktikoa zen, hau da, jolasak eta bestela fitxetan egiten genituen ariketak. Orduan ez genituen ez mugikorrik ezta ordenagailu askorik eta teknologietatik kanpo bizi ginen. Gogoan dut, neguko egun hotz batean, klasean ginela goxo-goxo bapatean gizon bat sartu zela gelara kaxa haundi batekin eta orduan irakasleak ireki eta ordenagailu bat atera zuela, hura bai arridura aurpegia geratu zitzaiguna! Irakasleak ordenagailua piztu eta funtzionamendu basikoa erakutxi zigun, hura poza gurea!

Irakasleak gure erreakzioa ikusita gauza bat pentsatu zuen, zerrendaren ordena jarraituz egun bakoitzean ikasle bat ibiliko zela ordenagailuarekin, berak nahi zuena egiten, inork molestatu gabe eta horrela teknologiarekin harremanetan jartzeko aukera ona izango zela ondorioztatu zuen.

Gaur egun aldiz, horrelakorik ez da ikusten, teknologiak izugarrizko aurrerapena izan du eta horain zoritxarrez, ezin dugu bizi teknologia gabeko mundu batean.









iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina