Kaixo!
Gaurkoan teknologia eta generoa hartuko ditut gai nagusitzat.
Txikitatik, inkonszienteki erakusten digute zer izan behar garen, teknologiak markatzen ditu mutilaren edota neskaren rolak. Teknologiaren eredua mutilei bideratua dagoela nabarmena da jolas hauek kontuan hartzen baditugu, gameboy, play station... Izenak alde batera uzten baditugu ere, telebistan agertzen diren irudiekin oso nabarmena da jokua zeni zuzendua dagoen, askotan mutilak edo neskak agertzen baitira joku horren publizitatea egiten.
Hori horrela izanik, neskek bide bat hartzen dute eta mutilek bestea teknologien munduan baina, teknologiekin batera, jolasen diskriminazioak oso ugariak dira, hau da, jolas orduetan mutilak futbolean edota esku pelotan ikusten dituzu eta neskak aldiz eserita bearien artean hitz egiten edota sokarekin jolasten.
Gaztaroko influentzi guzti honek, eragina izango du heldutasunean, gizonezkoek kirolari haundiak izateko aukera izango dute edota ingeniero edo enpresario garrantzitsuak. Emakumezkoen kasuan aldiz, nahiz eta kirolari haundia izan, ez da aintzat hartuko mutil bati bezela eta ezingodu kiroletik bizi eta horrela lan bat egitera derrigortua egongo da, hau da, irakasle, zaintzan edota garbiketan. Baina zorionez, ikuspegi hori gutxinaka ezabatzen doa eta gaur egun aurrerapauso haundi batzuk egiten ari dira, emakumea lanaren munduan edota kirolean. Hala ere, lan asko egiteko dago oraindik, influentzi horiek alde batera utzi eta bakoitzak nahi duena egiteko aukera izatea da politena eta gutxinaka bidean doa baina oraindik lan asko falta da egiteko, horregatik influentzian beste modu kritiko batean begiratzea izango da garrantzitsuena.
Zure bloga gustatzen zait nahiko ongi idazten ari zarelako eta
ErantzunEzabatubaina faltan botatzen ditut etiketak publikatzen duzunarkin. Etiketak aktibatzeko DiseƱo-ra joan behad duzu eta aktibatu Gadget bat: etiquetas delakoa.
Bestealdetik blogean beti inportantea da beste ikaskideen helbideak : jar itzazu mesedez. Hola adierazten duzu lan koperatiboa dela.
Dena den mila esker egindako lanagatik
joxemi
Zure PLEa publikatu egin duzu?
ErantzunEzabatunon daukazu?